XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOKATUAK EZ JOKATUAK.


- N
- KO

- egon nas ikusi saitun umeas (Loiu)

(egon naiz ikusi zaituen umeagaz)

- gordeta dao Bilboti ekarrikoa(Loiu)

(gordeta dago Bilbotik ekarrikoa)

Hau honela izanda agertzen zaigun arazoa zera da, hots, jakitea zein kasu erlatiba daitekeen eta zein ez edo zer nolako baldintzetan egin daitekeen.

Honi buruz hiru hipotesi egiten izan dira orain arte, nik dakidala; alde batetik, D. Rijk-ena geneukake, beronen eritziz, erlatiboaren arabera, euskaldunen artean hizkera moeta bi bereiztuko lirateke, bata hertsia eta bestea zabala; hizkera hertsidun euskaldunen artean kasu gramatikalen erlatibizapena baino ez litzateke onartuko; besteentzat, ostera, erlatibizatzeko aukera deklinabidearen kasu sinple guztietan egongo litzateke; halanda ze, hizkuntzalari honen arabera ondoko kasuok ezin erlatibatuko lirateke:


- rekin
- rentzat
- rengatik
- rengana (eta gainerakoak)
- raino
- rantz

Halaere, kasuok erlatibatu ahal izateko salbuespen bi ematen ditu:

a) IS buruak eta IS erlatibatuak, biek, kasu marka bera eukitzea.